Lan horiek egiteko beharrezkoa da gaitasun berezia duen enpresa bat kontratatzea, besteak beste, kanpoaldeko garbiketa guztia altueran egin beharreko lanak baitira, plataforma igogailu batekin lagunduta. Bost enpresei aurrekontua eskatu ondoren, preziorik merkeena eskaini duen Uni2 enpresari esleitu dio Udalak garbiketa lan hauek egitea, 3.141,16 euroko prezioan.