Arrasateko Sortuk prentsa ohar bidez egin die dei herritarrei hurrengo ekimen horietan parte har dezaten: "Udan ere beharrezkoa da espetxe politika anker honen aldaketa eskatzea, preso politikoak dagozkien eskubideen jabe Euskal Herrian berehala egon daitezen. Madrilgo eta Parisko gobernuek Euskal Herriko egoera politikoan aldaketarik gertatu izan ez balitz moduan jokatzen dihardute eta bada garaia gatazka politikoaren ondorioen gaiari konponbide bat emateko. Inon ez baita konponbiderik lortzen espetxeak hustu gabe. Beraz, herritarrei dei egin nahi diegu bide horretan aktibatu eta lan egin dezaten", adierazi dute.