Espainiako txapelketa absolutuetan jokatuko dute zehazki Arrasateko atletek. Bertan, Maialen Axpek, Malen Ruiz de Azuak eta Jonathan Perezek marka minimoak dituzte, eta jauzi hirukoitzean, baita Iñigo Uribarrenek ere. Arrasateko klubeko kideek euren marka pertsonalak hobetzea eta dominak ekartzea opa diete arrasatearrei.
Junior errekorra
Joan den asteburuari dagokionez, berriz, Istar Dapena Vega pertika jauzilariak Gipuzkoako Junior errekorra gainditu zuen 4,95 metroko saltoarekin federazio autonomikoen Espainiako txapelketan. Ordura arteko marka 4,86 metrokoa zen. "Gutxiago geratzen zaio bost metroko jauzia lortzeko, Estatuan gutxik lortzen duten jauzia adin horrekin (…) Etorkizun handia du pertika jauzian; Gijonen, adibidez, bere entrenatzaileak berak baino salto handiagoa egin zuen", adierazi dute Arrasateko klubetik. Hura (Jonathan Perez) hirgarren postuan sailkatu zen 4,90 metroko saltoarekin.