Otalora lizentziaduna kalean, Olarten, Garibain, Zarugalden, Erdiko kalen… saltokien euren kanpoko aldean jarriko dituzte udako jantziak eta osagarriak “oso prezio merkean” Arrasateko saltokiek. Beste batzuk, berriz, “gune komertzialak” sortuko dituzte karpen bitartez euren eskaintzak bertan jartzeko. Biteri plazan edo Olarte kale inguruan egingo dute hori.
Egun guztian, eten barik
Merkemerkauan parte hartuko duten saltokiek 10:00etan aterako dituzte eskaintzak kalera, 20:30ak arte, eten barik. Eta denetarik izango da: umeendako jantziak, nagusiendakoak, bisuteria, osagarriak, opariak, oinetakoak, barruko jantziak… eta baita etxeko tresna txikiak, informatikarekin lotutakoak, aholkularitzarekin lotutakoak, ile-apaindegietakoak, etxeko dekorazioari dagozkionak…
Kale giroa
Hori guztia girotzeko, gainera, Santamainako batukadak jarriko du erritmoa 11:00etatik 13:00ak bitartean eta Erraldoi eta Kilikien konpartsa aterako da, berriz, arratsaldean, 17:30etik 19:30era.
Saltoki zerrenda
Honako saltokiek parte hartuko dute Merkemerkauan: Almacenes Arrasate; Arkupe Aholkularitza; Artz; BC; Beinke; Ekobai Informatika; Elkoro bisuteria; Garraxi; Gili-Gili; Haurtxoa; Itxaso; Josle; Kapikua; Kili-Kolo; Korrikan trail; LE&PA; Lizarralde; Loramendi (Garibai); Loramendi (Maiatzaren Bata plaza); Lore; Luko; Mabel; Markiegi; Merche; Oskarbi; Ouka; Toñi eta Sandra ile-apaindegia; Pissa; Resusta Karrikiri; Sikol; Tamayo; Tipi-Tapa; Troko; Ttikitto; Txuntxurunberde; Txuri-Beltz; UME eta Zubia Oinetakoak.