18:00etan, kalejira egongo da, trikitixa eskolatik herriko plazara, eta 18:30ean trikitixa eta panderoekin hartu-emana egongo da. Nahi duenak jotzeko aukera izango du, zalantzak argitu, metodoari buruzko xehetasunak...
Gainera, 18:30ean ere, ikasleek nahi dutena joko dute, banaka, binaka edo taldeka. Jendearen parte-hartzea ere oso garrantzitsua izango da. Plazan, pintxoak, sagardoa eta ardoa egongo dira. Panderoak egiten dituen artisau bat egongo da, eta baita pulpeiro bat ere. Datorren ikasturterako matrikula bertan egin daiteke, eta aurtengo kurtso bukaerako emanaldia pantaila batean ikusteko aukera izango da.
19:00etan, Arrasateko lehenengo 'Trikigin'a izango da. Gin-tonikak prestatzeko erakustaldia. Herriko zenbait tabernako zerbitzarik gin-tonika prestatzen erakutsiko digute, eta epaimahai batek esango du zein den onena. Ondoren prestatutakoak kontsumitu ahal izango dira.