Ikuslea amestera gonbidatzen duen ikuskizuna da. Eskuekin bakarrik eta kristalezko mahai baten gainean, artista ilustratzaileak mundu bat sortuko du ikuslearen aurrean, askotariko emozioak biltzen dituen istorioak kontatuz. Hala, ikusleak ilustrazio bakoitzaren sorrera zuzenean ikusteko aukera izango du, betiere Roc Sala teklatu-jotzaile eta konposatzailearen zuzeneko musikarekin lagunduta.
Artearen iragankortasunaz
Honako hitz hauekin deskribatzen du Borja Gonzalezek bere lan esparrua: "Ohituta gaude artea denboran irauten duen zerbait bezala ikustera, artista hilda badago ere bizirik dagoen obra baten antzera. Baina artea iragankorra ere bada, artea izan daiteke une jakin batez irauteko beharrik izan gabe".