Orioko herri eskolan hartu dute ostatu, kiroldegi ondoan, eta saskibaloiaz gain beste hainbat ekintza egiteko aukera izan dute: "Campusaren helburua bada saskibaloia erakustea eta horregatik ekarri ditugu elite mailako bi entrenatzaile, baina hori baino askoz gehiago da. Beste hainbat ekintza egin ditugu: eskalada, raftinga, piragua...", dio campuseko arduradun Josu Larreategik. Hari esker Jota Cuspineraren bisita izan zuten lehen txandakoek eta Jon Txakartegirena bigarrenekoek.
"Oso esperientzia polita"
Larreategik oso balorazio positiboa egin du: "Oso esperientzia polita izan da eta dagoeneko martxan dago, errotu da". Larreategiri laguntzen lehen taldeko zenbait jokalari ibili dira bi aste horietan lanean.