Iñigo Uribarrenen pausoei jarraituz, Eneko Carrascal ere Europa mailako hitzordu batean estreinatuko da astelehenean. Arrasatekoa zapatuan abiatuko da Istanbulerantz, eta astelehenean izango ditu kanporaketa saioak. Horiek gaindituta –daukan markarekin posible da– eguaztenean izango lituzke finaleko saioak. Hala, mere marka pertsonala ontzeko helburuaz abiatuko da.
Perez eta Uribarren Espainiako Lurralde Autonomikoen Txapelketan
Bestalde, Jonathan Prerez eta Iñigo Uribarren Euskadiko selekzioaz lehiatuko dira asteburuan, Gijonen. Uribarrenek 15.84 metrotako marka du salto hirukoitzean, eta Perezek, berriz, 5.05eko saltoa egiteko kapaz izan da aurten.