Maalako jaiak, giro ederrean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko uztailaren 23a

Eguraldiak larregi lagundu ez bazuen ere, giro ederrean ospatu zituzten atzo Maalako jaiak. Arratsaldean zehar umeendako jolasak eta txokolate-jana izan ziren protagonista eta ondoren Mery May musikariak kontzertua eskaini zuen Monte tabernaren eskutik. Auzo afarian 30 bat lagun elkartu ziren eta, urtero moduan, su artifizialekin amaitu zituzten festak. Datorren urtera arte! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak