Irailaren 19an izango da presoekiko elkartasun eguna

Jon Berezibar 2015ko uzt. 23a, 08:20
Elkartasun eguneko iazko manifestazioko irudia.

Prest dute preso, iheslari eta errefuxiatuen omenezko eguneko egitaraua. Azoka, kontzertuak tabernetan, manifestazioa eta, urtero bezala, jaialdia egingo dute Monterronen Anje Duhalde, Kañeria 13, Arkada Social, Fiachras eta Gramones taldeekin.

Herriko Plazan egingo den azokarekin hasiko da irailaren 19ko, 10:30ean, eta Biterin umeentzako jolasak eta entretenigarriak egongo dira. Kontzertu sorta, ostera, eguerdian hasiko da tabernetako saioekin (kartelean zerrenda osoa). Bazkarirako txartelak Amaiur, Monte eta Irati tabernetan eros daitezke. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak