Apar festarekin eta karaokearekin, amaiera ezin hobea udaleku irekiei

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko uztailaren 21a

Apar festa Jokin Zaitegi plazan eta karaokea Biterin. Bi ekintza horiekin amaitu dira Txatxilipurdiren udaleku irekiak gaur, martitzena. Azken egunean eguraldiak ez du lagundu baina antolatzaileak "oso pozik" daude aurtengo udalekuekin: "Oso ondo joan dira, umeak oso gustura ibili dira. Eguraldiak asko lagundu digu eta aurreikusitako ekintza guztiak bete ditugu, horien artean umeek eurek proposatutakoak", adierazi du Haur Saileko arduradun Arantza Osorok. 2 urtetik 12 urtera arteko 202 ume ibili dira aurten, eta 26 hezitzaile. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak