Rico, rico, rico ikuskizuna eskaini dute, gaur arratsaldean, Salitre taldeko Jon Ariñok, Josu Bilbaok eta Jesus Peñasek. Trebeak dira malabareak eta magia trikimailuak egiten, baina bihurriak ere badira, eta sudur gorria aurpegian zikinkeria eta gaiztakeria ugari egin dute Seber Altuben elkartutako ikusleen aurrean.
Zikin-zikin eginda amaitu dute ikuskizuna. Zergatik? Kolpeka lehertu dituzte laranjak, jandakoa bota eta berriz ahoratu dute, irina zabaldu dute han eta hemen, eta ez dira falta izan puzkerrak eta korroskadak.
Debekatuta dagoena... hori egitea gustatzen zaie hiru pailazo bihurri hauei!