Modu berean erantzun zuten Belakokoek ere: publikoarengandik gertu, ohi duten moduan hasieratik dena emateko prest. Mungiako taldearen bi aurpegien isla izan zen Monterron parkeko emanaldia: kantu melodikoak eta gogorragoak elkarrekin ederto nahastuz ekin zioten kontzertuari eta emanaldiak aurrera egin ahala, indi-rock estiloko kantuekin, taldearen alde dantzagarriagoari egin zioten lekua.
Arrasatekoez gainera, Debagoieneko beste herrietatik etorritako zaleak gustura zeudela erakutsi zuten hasieratik, taldearekiko feed-back itzela erakutsiaz; horietako asko izerdi patsetan dantzan.
Bergarako La-Tox
Belako bazen atzo Gaztemaniak programaren barruan antolatutako kontzertuaren protagonista nagusia, ezin aipatu gabe utzi La-Tox taldea. Bergararrek, hirukote formatuan, 90. hamarkadako doinu elektronikoekin zabaldu zuten Monterrongo gaua. Zaleak hotz samar zeudela-eta ederto saiatu zen, Unai Azkarate baxu-jolea horiek xaxatzen eta berotzen. Eta lortu zuen bai horixe!