Euskal musika tresnen egile Lorentxo Altube arrasatearra hil da

Goiatz Arana Begiristain 2015ko uzt. 17a, 12:11

Atzo, eguena, hil zen, 82 urterekin, eta gaur egingo dute haren aldeko hileta-elizkizuna: 19:00etan, Arrasateko San Juan Bataiatzailearen parrokian. Altubek maite zituen euskal musika tresnak eta trebea zen horiek egiten. 30 urtetan zehar makina bat egin zituen eta horietako hainbatekin, hain justu ere, erakusketa ipini zuten 2012ko Santamas jaietan Harresi aretoan. Ondarea berreskuratzeko lan horrengatik omenalditxoa ere egin zioten Udalak, Santamas Komisiñuak eta seme-alabek zein ilobek, eta hunkituta azaldu zen. Erakusketa eta omenaldia jasotzen dituen bideoa berreskuratu dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak