Zerrajerako jaiak gaur Arrasaten, arratsaldetik gaueko ordu txikietara arte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko uztailaren 17a

Konpartsa txikiko kideak eta puzgarriak, jaietako aurreko edizioetako baten.

Aurtengoarekin sei urte dira dagoeneko Zerrajera kaleko bizilagunak elkartu eta auzoko jaiak ospatzea erabaki zutenetik, eta dagoeneko errotu zen zita da hainbat auzotarrendako zein arrasatearrendako. Egitaraua motza baina ekintzez josia izango da, haur, gazte zein helduendako: zumba erakustaldia (17:00), haurrendako jolasak (17:30), puzgarriak (18:30), erraldoi eta kilikien konpartsa handia (19:30), boloa (20:15), haurrendako afaria (20:45), auzo afaria (21:15) eta dantzaldia DJ Amaiaren eskutik (22:00). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak