Bihar hasiko dira jaiak Arrasateko Santa Marina auzoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko uzt. 16a, 11:47
Boloa, iazko jaietan.

Arrasateko Santa Marina auzoa jaietan murgilduko da bihar, eta domekara arte ez da aspertzeko astirik izango. Jai batzordeak eskerrak eman dizkie jaietan lagundu duten auzokldeei, dendei, tabernei eta elkarteei eta bereziki gogoan izan dute iaz hil zen auzo alkatea, Rakel Diaz. Auzokideei zein kanpotik datozenei jaiak "poztasunez eta errespetuz" igarotzeko gonbidapena egin diete batzordeko kideek. 

SANTAMAINA AUZOKO JAIAK 

Uztailak 17

18:30 Bandera igoera eta jaien hasiera

19:00 Alkatetzako leihotik boloa

19:30 Txokolate-jana eta ondoren buruhandiak eta suziriak

19:30 Pintxo potea auzoko txarangaz alaitua

22:30 Kaixo taldearen kontzertua

 

Uztailak 18

10:00 Diana eta suziriak

11:00 Puzgarriak Arizmendiko patioan

11:00 Santa Teresako aparkalekuan umeendako jolasak eta ginkana, Txatxilipurdik antolatuta.

13:00 Auzo poteoa txarangaz alaitua.

14:00 Auzo bazkaria Mentu enparantzan

17:00 Mahai-futbol txapelketa, Montserrat tabernak antolatuta

17:00 Puzgarriak, buruhandiak eta suziriak Arizmendiko patioan

18:00 Cojonudos dastatzea Agerre plazan

22:30 Amaiaren emanaldia Agerre plazan. Ondoren, su artifizialak

 

Uztailak 19

10:30 Diana eta suziriak

11:00 Puzgarriak Arizmendiko patioan

11:00 Santa Teresako aparkalekuan umeendako jolasak eta taloak egiteko tailerra, Txatxilipurdik antolatuta.

12:00 Auzo poteoa txarangak antolatuta

13:00 Meza Nagusia Ama Mesedeetan

14:00 Erretiratuendako bazkaria

17:00 Billar txapelketa, Montserrat tabernak antolatuta

19:00 Barbakoa Ugarte eta Donosti tabernek antolatuta

20:00 El Bille musikariaren kontzertua Agerre plazan

22:30 Azken traka eta jaien amaiera 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak