Arrasaten egoitza duen Corazon de Encina extremadurarren elkarteak, Gazpatxo eguna antolatu du. Egoitzako terrazara gerturatu direnek, gazpatxo freskoa edateko eta barbakoan egindako sardinak dastatu ahal izan dituzte, dena "oso gozoa". Eguraldia lagun izan dute Corazon de Encina elkartekoek, eta datorren urterako, berriz ere horrelako egun bat antolatzeko gogoekin gelditu dira.