Maritxu eta San Juan artean, rock and rolla

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko uzt. 11a, 22:17
Los Galerna taldea, Arrasate tabernaren kanpoaldean kontzertua eskaintzen.

Agertoki berezian eskaini du kontzertua Los Galerna taldeak; Arrasate tabernaren kanpoaldean izan dira emanaldia egiten, parrokiaren ate ondoan, Maritxu eta San Juanen artean. Taldekideendako kontzertu "berezia" izan da. Familia artekoak, lagunak eta inguruko jende dezente batu da. Gustura izan dira ikus-entzuleak arrasatearren musikaz gozatzen.

Ordubete inguruko emanaldia izan da eta hainbat abesti jo dituzte: Sangre en el Atlantico disko berriko kantuak, abesti zaharragoak, Mexikon grabatu zituzten beste pare bat eta hainbat bertsio. Bertsioei dagokienez, hauek entzun ahal izan dira: Los Straitjackets taldearen Calhoun surf eta Rockula, Luis Bakaloven Django, jazz estandarra den Summertime eta Lost Acapulcoren Acapulco golden.

Taldekideek oso gustura amaitu dute kontzertua eta pozik gelditu dira egindako lanaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak