Toki Argi elkartea: "Eskerrik asko 'Busti Zaitez!' kanpainan parte hartu zenutenoi"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko uzt. 9a, 16:52
Toki Argiko boluntarioek domekan Musakolako kiroldegian jarritako mahaia.

Uztailaren 5ean esklerosi anizkoitzaren kontrako Busti Zaitez! kanpainaren barruan parte hartu zutenei eskerrak eman dizkiete Toki Argi erretiratu elkarteko boluntarioek: "Gure esker ona asko eman dutenei eta baita gutxi eman dutenei ere, lortutako arrakastagatik, salmentei zein diru bilketari dagokionez. Eskerrik asko batez ere musakolarrei, salmenta postuko hurbiltasunagatik", dio Toki Argiko Emilio Hermidak. 

Aurten lortutako diru kopurua aurreko urteetan baino txikiagoa izan arren, 20.000 metro baino gehiago egin dira guztira igerian Musakolako igerilekuetan. Antolatzaileak pozik daude; aurten 18 boluntario ibili dira kiroldegi atariko mahaian zein kalean, itsulapikoarekin dirua eskatzen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak