Gaur da azken eguna zapatuko Zaldibarko 24 orduetan izena emateko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko uzt. 9a, 11:58
Jorge Mora jokalari arrasatearra, 24 orduen aurreko edizioetako baten.

Zaldibarko 24 orduek ez dute hutsik egingo aurten ere. Aurten Mondrate taldeak hartu du areto futbol maratoia antolatzeko ardura: "Ikusten genuenez inork ez zuela antolatu behar erabaki genuen guk geuk antolatzea. Datorren denboraldira begira klubarendako diru iturri ere izan daiteke; ikusiko da", adierazi du antolakuntzako Josu Uribarrenek. Gaur, uztailak 9, eman ahalko da izena, 14:30ak baino lehen: 638 302 968 telefono zenbakira edo mondrate@gmail.com helbidera idatzi beharko da. Talde bakoitzak 60 euro ordaindu beharko du. 

 Oraingoz 14 taldek eman dute izena eta izen-ematea itxi ostean, talde kopuruaren arabera, zehaztuko dituzte partiduen egutegia eta ordutegiak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak