Irteera 10:00etan izango da, Garibaiko autobus geltokian, eta 17:00etarako etorriko dira bueltan. Egun pasa bakoitzeko 15 euro ordaindu beharko dira. Izena ematea egubakoitzera bitarte, uztailak 10, egongo da irekita Txatxilipurdiko bulegoan, eta izena ematearekin batera ordainketa egin beharko da.
Plaza mugatuak izango dira: gehienez 50 eta gutxienez 30. Lehenengo izena ematen dutenek izango dute lehentasuna, eta jarraian itxaronzerrenda bat jarriko dute.
Informazio gehiago: 943 79 54 46 telefono zenbakian.