"Austeritatearen zigorra pairatzen" dabiltzan "herri guztiek jarraitu beharreko bidea erakutsi du Greziak" Irabazikoen esanetan eta galdeketaren emaitza "arnasa" izan dela "pobrezian murgiltzen" dabilen krisialdiko Europan, zeinetan, azaltzen dutenez, zorraren ordainketa lehenesten ari zaion zerbitzu sozialei eta pertsonen erreskateari. Hala, "bizi-baldintzen hobekuntza baterantz barik, gizarte injustu, dual, antidemokratiko eta zapaltzaile" batera eramaten ditu herritarrak, koalizioaren aburuz. "Ilusioa" eta "aldaketa" aipatzen dituzte oharrean, "demokraziaren ospakizuna" berbak baita ere; europar eraikuntzaren norabidean , "pertsonen, justizia sozialaren, bakearen eta ingurumenaren babesaren zerbitzura" doan bidean.