Arrasaten ere, gora San Fermin!

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko uzt. 7a, 11:43

Txatxilipurdik antolatuta, sanferminetako entzierroa egin dute Arrasateko alde zaharrean. Gainera, bosgarren urtez jarraian Arrasate Herri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako ikasleek ere hartu dute parte; guztira, 250 bat neska-mutikok egin dute korrika zezenen aurrean. Haur Hezkuntzakoek egin dute lehenengo, Iturriotz kaletik hasi eta Erdiko Kale zeharkatuta Herriko Plazan amaituz. Lehen Hezkuntzakoak Ferrerias kaletik ere igaro dira: "Ez da intzidentzia aipagarririk izan, ondo joan da dena. Umeendako udalekuetako ekintzarik gustukoenetako bat da entzierroa", adierazi dute Txatxilipurdiko arduradunek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak