"Campusaren lehen helburua da umeek ondo pasa dezatela. Hortik harago, garrantzitsuak iruditzen zaizkigun balioak transmititu gura ditugu. Errespetua, laguntasuna, talde-lana, konpartitzea... Futbolean ikastea aitzakia da balio hezitzaileak barneratzeko". Hitz horiekin deskribatu ditu Josu Zubiak Mondraren futbol campusaren helburuak.
Donostiara txangoa
Datozen lau asteotan askotariko ekintzak egingo dituzte, Donostiara txango bat eta guzti: "Futbolaz aparte beste ekintza batzuk ere egingo ditugu eta adimen emozionala ere landuko dugu, besteak beste. Marititzen eta eguenetan futbolean egin ostean igerilekuetara joaten gara eta eguaztenetan Donostiara goaz skate-a edo surfa moduko diziplinak ezagutzera", dio Zubiak.