Bluesa, jazza, bossa, funk, rocka… Estilo ezberdinetako kantuak eskaini zizkieten Zigor Martinez bergararrak zuzendutako taldeak. Musikariak, baina, ez ziren bakarrik izan; aparteko kantariak izan zituzten lagun: Amaia Arriaran bergararra eta Maria Izaga eta Bea Asurmendi aramaioarrak. Eta entzuleek gozatu egin zuten kontzertuarekin.
Eguaztenean Holandara
Taldea Holanda eta Belgika aldera joango da datorren eguaztenean. Kontzertu bi emango ditu han, Maastricht hirian, hain zuzen. "Josemi Etxebarria laguna dugu han eta hark gonbidatuta goaz. Uztailaren 12an, esaterako, domeka guztietan egiten den jaialdi batean hartuko dugu parte", jakinarazi du Martinez zuzendariak.