Leze Txikiko indusketen arduradun Alvaro Arrizabalagaren arabera, egongo da zer ikertu: "Gutxi gorabehera jo dugu kobazuloaren hondoa, baina gero eta zabalagoa ari gara egiten. Ez dakigu oraindik non moztuko dugun".
Astebete lehenago aurten
Indusketa sasoian ez ezik, urtean zehar "hainbat artikulu interesgarri" kaleratzen dituztela ekarri du gogora EHUko irakasle eta Aranzadiko kideak: "Laborategiko emaitza dira, beste urteetan hartutako laginek emandako informazioarekin".
Bestalde, aurten inoiz baino lehenago hasi dira lanean; ekainaren 29a ezkero lanean dihardute Leze Txikin: "Urtez urte pilatzen eta atzeratzen den lana ari gara egiten. Ertzetako lana, profiletako akatsak zuzentzea... Horretarako talde txikia behar da, batez ere elkarri trabarik ez egiteko, eta aurten pentsatu dugu astebete lehenago etortzea".