'Freskura!' egitasmoa martxan jarri du Txatxilipurdi elkarteak

2014ko 'Freskura' egitasmoan umeak parte hartzen

Aurten ere Txatxilipurdi elkarteak “Freskura!” egitasmoa jarriko du martxan uztailaren 1etik 30era. 5. urtez uztaileko arratsaldeetan euskarazko jolas eta irakurgaiak Musakolako igerilekuan eskutik eskura ibiltzea izango da egitasmoaren helburua.

Egitasmo hau Arrasateko Udaleko euskara sailaren, Udal kiroldegiaren eta Goiena, Irrien Lagunak, Argia, Berria, Gaztezulo eta Aizu! argitalpenen laguntzarekin burutuko da.

Astelehenetik ostiralera, 16etatik 20etara, jolasak eta irakurgaiak maileguan doan hartzeko aukera izango du edonork. Hartzaile nagusiak haur eta gaztetxoak badira ere, adin eta jende guztiendako aproposak diren jolas edo egunkari/aldizkariak egongo dira. Horretaz gain, astean birritan gerturatzen diren haur eta gaztetxoekin ekintza bereziak burutuko dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.