Ederto hasi dira udaleku irekiak Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko uzt. 1a, 12:35
Udaleku irekietako talde bat Jokin Zaitegi plazaren inguruan.

Udaleku irekien abentura gaur hasi da eta ez da etengo uztailaren 21era arte.  2 urtetik 12 urtera arteko 202 umek eman dute izena eta horien begirale lanetarako 26 hezitzaile izango ditu Txatxilipurdik. Azken urteetako ohiturari eutsiz, hezitzaileek protagonistekin batera antolatuko dituzte ekintzak: "Asko dute esateko. Guk gure asmorik onenarekin plangintzak aurrez antolatuta eramaten ditugu, baina agian ez da euren gustukoa, eta beraz, eurei entzunda euren nahiak betetzen ahaleginduko gara ahal dugun neurrian", adierazi Haurren Saileko arduradun Arantza Osorok. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak