Errozioak 800 lagunetik gora batuko ditu domekan Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko uzt. 3a, 09:19
Errozioaren prozesioa Arruena parkerantz.

Al-Andalus elkartearen urteko egun handietako bat izango da domekakoa Arrasaten. Elkarteak 25 urte egin ditu eta eurendako horren berezia den Errozioak ere beste horrenbeste egingo ditu: "Elkartea 1990ean sortu genuen eta ordutik egiten dugu Errozioa. Aurten 18 etxe andaluziar datoz kanpotik, 800 lagunetik gora. Batzuei ezezkoa eman behar izan diegu, Arruena parkeko azalera guztia hartuta dagoelako", adierazi du elkarteko presidente Pepe Gomezek. 

Urteroko egitaraua prestatu dute: 

09:00 Kanpotik datozen etxe andaluziarrei ongi etorria. Gosaria emango diete Al-Andalusen. 

10:00 Salbe errozieroa, Arrasateko Al-Andalus eta Matienako De Norte a Sur koroekin lagunduta. 

10:15 Prozesioa Al-Andalusetik Santa Teresa elizara 

10:45 Lore eskaintza Errozioko Ama Birjinari 

11:00 Mezaren hasiera Santa Teresa elizan. Mezan zehar Sueños de Andalucia taldearen dantza emanaldia. Ohitura da, era berean, etxe ezberdinetako erromeroen dominak bedeinkatzea 

12:00 Mezaren amaiera eta Arruena parkerako prozesioaren hasiera. Ohitura da zaldiek Errozioko Ama Birjinari dantza egitea. Ibilbidean zehar zenbait geldialdi egingo dituzte. Arruena parkean egingo dute arratsaldea. 

19:00 Errozioko Ama Birjina erromeriaren erdian jarriko dute, etxe bakoitzak bere agurra egin diezaion. 

19:30 Erromeriaren amaiera 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak