'Zezen plazan'

Ubane Madera 2015ko eka. 30a, 09:26
1960ko sanjuanetan, zezen plaza Eskola Profesionalaren atzeko aldean. Argazkia: Artze

Seguru aski arrasatear askok jakin ere ez dute jakingo garai batean zezen plaza egokitzen zutela sanjuanetan Eskola Profesionalaren atzeko partean. Hain justu, horren gaineko argazkia baliatuta konpartitzen du informazio hori Velez de Mendizabal historiagileak gaurkoan.

1960ra jotzen du horretarako, Jesus Mari Artzeren kontakizunaren bitartez. Eta Artze familiarekin azaltzen den argazkia erakutsi du. Argazkian azaltzen direnen artean, honako hauek: "Nire amarekin agertzen naiz, lehen lerroan alkandora zuriz. Bere ondoan nire lehengusua. Eta atzean eskuin aldera, Jesus Mari Zabarte kamarari begira, Ramos burua itzulita, Roberto Sampedro – gaseosaren bat dastatzen ari- eta kapeladuna Juan Jose Markaide".

Bertan azaltzen direnetatik ez du beste inor ezagutzen. Kontakizun osoa irakurtzeko, 1949an jaiotakoen blogera jo daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak