Deialdian, Ordainduk dio bere 500 bazkide baino gehiagok Mondragon Korporazioaren aurkako salaketan parte hartzeko baldintza ekonomiko eta legalak bete dituztela. Helburua da borondatezko ekarpenak, mailegu merkantilak eta kooperatiban baja hartu eta gero jasotzeko geratu zaizkien diru-itzulerak eskatzea. Eskuratukoek, orain azkenengo batzarrean, Ordaindurekin batera salaketan parte hartzea erabaki zuten.
Ordainduk dioenez, elkarte horrek eta Eskuratuk "beti" dute "eskua luzatuta" Mondragonekin hitz egiteko eta arazoa konpontzeko.
Baina "hitz egiteko gertu ez dauden bitartean, askatasun demokratikoak gauzatzen" jarraituko dutela esan dute Ordainduko kideek: "adierazpen askatasuna, protesta eta agerraldi askatasuna".
Gaineratzen dutenez, kooperatibismoan, "buruarekin baina baita bihotzarekin ere jokatu behar da". Kooperatibismoan "pentsaera aske eta eurek sortutako arazoak konpontzeko animu gehiago behar dira", esaten du Ordainduk.
Ordainduk bere bazkide guztiak gonbidatzen ditu salaketarekin bat egitera eta deitzen dituzten ekintzetan parte hartzera.