Prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, supermerkatu berri horren irekierak tokiko ekonomia sustatzeko apustua egiten dutela berresten du: "BM-k tokiko ekonomiaren aldeko hautuarekin fidel jarraituko du, aberastasuna eta enplegua sortzen lurralde bakoitzean". Horrekin batera, nabarmendu dute langileen espezializazioa dutela oinarri: "Bezeroarenganako zerbitzuan klabea da langilea espezialista izatea. Gainera, produktu freskoarekin jarraituko dugu, bertako ekoizleak babestuz".
Arrasaten irekiko duten bigarren supermerkatukoa izango da Musakolakoa. San Andresen dago bestea, Araba etorbidean.