Lau dira Europako 23 urtez azpikoen txapelketa jokatzeko gutxieneko marka lortu duten atleta arrasatearrak. Iñigo Uribarrenek (Real Sociedad), Eneko Carrascalek, Maialen Axpek (ASS) eta Malen Ruiz de Azuak (SABAT) dute gutxieneko marka Europako txapelketarako. Fernando Zufiriak dio hori guztia atleten entrenadoreen lan onaren ondorioa dela. Horregatik, "zorionak" Zufiriaren izenean Mikel Uribesalgo hiruko-jauziko entrenatzaileari eta Jonathan Perez pertika-jauziko entrenatzaileari.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.