Lore Gazteak dantza taldeko mutilek, Sanjuanetan urtero egin ohi duten moduan, soka dantza dantzatu dute gaur arratsaldean Herriko Plazan Arrasateko txistulariek lagunduta. Dantzak agintzen duen moduan dantzarien arteko desafioak irudikatu dituzte, eta ikusleen artean zeuden hainbat neska ere gorteatu dituzte, bukaeran denek batera dantza egiteko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.