Sanjuanak 2015 Arrasaten

"San Juan jaiak aukera bikaina dira berriro ere Arrasatera itzultzeko"

Maite Txintxurreta 2015ko eka. 26a, 14:11

Argazkia: Eduardo Cabello

Baron Rojo talde beteranoak kontzertua eskainiko du gaur gauean (23:00) Arrasateko Herriko Plazan. Heavy rock zaleek aukera paregabea izango dute beraz talde mitikoa taula gainean ikusteko. Carlos de Castro gitarrista eta abeslaria da, eta sorreratik dabil taldean.

35. urteurrena ospatzeko bira berezi bat egiten diharduzue.

Hala da. 30 urte bete genituenean taldeko jatorrizko kideak batu eta guztiok batera egin genuen bira. Oraingoan, aldiz, gaur egun eta urteetan zehar taldeko partaide izan diren guztien lana aldarrikatu nahi dugu.

Azkenengoz 2006an izan zineten Arrasaten, 360 aretoan. Zer moduzkoa da hemengo ikuslegoa?

Urte mordoa daramagu Arrasaten jotzen. Lehen aldiz 1976an izan nintzen, Coz taldearekin musika jaialdi batean jotzen. Sarritan izan gara hemen jotzen, eta oso oroitzapen onak dauzkagu. Oraingoan, gainera, berezia izango da, bertako jaiak baitira. Aukera bikaina hona itzuli eta hemengo jendearekin berriro ere biltzeko.

Plazetan edo areto itxietan jotzea, zer nahiago duzu?
Jendearekin izaten den feelinga desberdina da, noski. Areto itxietan harremana gertukoagoa dela esan daiteke. Kanpoko agertokietan, aldiz, jende gehiago biltzen da normalean, eta jaietako giro hori ere asko gustatzen zait. Jotzen dugun tokian jotzen dugula, ehuneko ehuna emango dugu beti. Arrasaten ere bai, noski.

Errepertorio luzea prestatu dugu kontzerturako. Ea noiz arte uzten diguten jotzen; izan ere, uzten digutenean hiru ordu edo gehiago ematen ditugu taula gainean, hala gustatzen zaigu eta.

Zeintzuk dira ikuslegoak gehien eskatzen dizkizuen abestiak?

Klasiko bihurtu diren guztiak: Baron Rojo, Los rockeros van al infierno, Resistiré... Horiek derrigorrez jo behar ditugu beti. Baina hauetaz gain, kanta berriagoak edo ez hain ezagunak ere sartzen saiatzen gara. Horregatik egiten ditugu horren kontzertu luzeak sarritan. Bestela badirudi beti kontzertu berdina ematen ari zarela. Aldatzen saiatzen gara.

Nola ikusten duzu gaur egun heavy rock musika?

Nik esango nuke agian lehen baino sona handiagoa daukala. Hala ere, arazoak ere badira. Gure promoziorako arma nagusia diskoen salmenta zen, eta hori asko galdu da. Disko bat egiteak lan handia eskatzen du, eta horretarako motibazioa eta gogo handia behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak