Tabernako ugazabek urteko gau nabarmenetako baten ateak itxi behar izana salatu dute Arrasateko tabernariek, eta horrek sortutako kaltearengatik elkartasuna adierazi diete DAT-ekoei. Erasoa gaitzestearekin batera, horrelako jarrerak “lekuz kanpo” daudela adierazi dute, jaietan lan egiten duen tabernarientzako errespetua eskatuz. Sortutako kalteak konpondu ostean, DAT taberna zabalik da berriz ere.