Seigarren edizioa izan da aurtengoa eta eskalada kalera ateratzea, jaiak girotzea eta parte hartzaile zein ikusle moduan ahalik eta jende gehien batzea izan dira antolatzaileen helburuak. Partaideak banan-banan joan dira bloke edo bideak probatzen, eta erakustaldia ikustera gerturatu diren herritarrek, gogotik egin dute txalo. Parte-hartzaile gehienak mutilak izan arren, neskek ere erakutsi dute euren trebezia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.