Eguerditik suaren bueltan ibili eta gero, kuadrillak ekin diote bazkari herrikoiari. Arano eta Gartzia maisu-maistren kaleko gerizpean jende ugari batu da eta batzuk janaria erosi edo etxetik ekarri duten arren, gehienek otorduaren filosofiari men eginez, bertan prestatu dituzte plater gozoak. Dudarik gabe paella izan da izarra, hala ere, oilasko errea edo entsalada jan duten kuadrillak ere egon dira. Guztien gozamenerako, Udalak, sagardo upel bat jarri du herritarrek edan zezaten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.