Sanjuanak 2015 Arrasaten

Sanjuanak 2015: Ohorezko aurreskua Udal Korporazioari

Imanol Gallego 2015eko ekainaren 24a

Meza nagusiaren ostean, San Juan santuaren irudia parrokiatik udaletxeko arkupetara eroan dute zenbait zinegotzik. Bertan, ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa dantzatu diote bi dantzarik Udal Korporazioari. Arrasateko txistulariek jarri diote doinua ekitaldiari, eta plazan zegoen jendetzaren txaloek eman diote bukaera ikuskizunari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak