Ohitura denez, San Juan egunean 80 urtetik gorako arrasatearrei omenaldia egin diote Etxaluzen. Maria Ubarretxena alkatea eta EAJko zein EH Bilduko zenbait zinegotzi hurbildu dira ekitaldira. Abaroako bazkide edadetuenek, Eugenio Apaolazak (1920ko urtarrilaren 24an jaioa) eta Ignacia Llodiok (1917ko uztailaren 31n jaioa), lore sorta jaso dute Ubarretxenaren eskutik. Abaroako abesbatzak girotu du ekitaldia eta ondoren, jatekorik eta edatekorik ez da falta izan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.