Sanjuanak 2015 Arrasaten

Sanjuanak 2015: Gazteak eta zezentxoak entzierroko protagonistak

Imanol Gallego 2015eko ekainaren 24a

Lehen entzierroa, San Juan egunekoa, oso jendetsua izan da. Gazte ugarik hartu dute parte, eta gehienak zezen plazaren atearen aurrean pilatu diren arren, zezenen aurretik korrika egin dutenak ere egon dira. Ibilbidea burutu eta gero, ikuskizuna zezen plazan egon da. Nekea atzean utziz gazte asko ausartu da zezentxoak tentatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak