San Juan bezperako ekitaldiak martxan dira dagoeneko. Uarkapeko herri bazkarian 400 bat gazte elkartu dira aurten, aurreko urteetan baino "zertxobait" gutxiago, antolatzaileen arabera. Kopuruak kopuru, giro ederrean joan da bazkaria; 27 kilo paella prestatu ditu kontratatutako katering enpresak. Ea nahikoa indar ematen dien paellak gazteei azken urteetako luzeena den makala (24 metro) Herriko Plazan lehen saiakeran altxatzeko...
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.