Adibidez, sokamuturra izaten zela, argazkiak erakusten duen moduan; edo bezperan, "bigarren egunean, ostirala 25, txirrindularitza eta borroka librea izan ziren erakarpen gehieneko espektakuluak, ohiko dantzaldiekin batera. Eta amaitzeko, hirugarren eguneko eskaintza zabala goizean kontzentratu zen, sokamuturraren inguruan", kontatzen du Velez de Mendizabal historialariak.
Gaineratzen du, besteak beste, urte hartan egin zela bigarren Euskal Jaia Arrasaten, Fiesta Vasca, esku programaren arabera.
Testua osorik irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogera jo daiteke.