San Juan jaietan eman daitezkeen lapurretak saihesteko asmoz, Ertzaintzak kanpaina berezia abiatu du herriko ostalariei begira; kartelak atera ditu Deba-Urolako Ertzain-Etxeak ostalariek tabernetan jar ditzaten. Sakelako telefono, diru-zorro eta gauza baliotsuak dituen bestelako zorroak zaindu barik uztea ekiditea eskatzen du Ertzaintzak: "Jaietan ere adi egon zure zorro, diru-zorro eta sakelako telefonoari. Saiatu diru-zorroa eta sakelako telefonoa patrikan gordetzen. Ez utzi zure zorroa edo jaka zaindu gabe barruan gauza baliotsuak dituelarik. Zorroa itxita mantendu eta gorputzaren aurrealdetik helduta", dio kartelak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.