Bilbon atletismo-mitina jokatu zuten zapatuan. Pertika-jauzirik ez zuten egin, hiruko jauzikoek bakarrik parte hartu zuten mitinean. Eneko Carrascalek ez zuen egun ona izan: 14,43 metroko jauzia egin zuen. Oso ondo ibili zena Iñigo Uribarren izan zen: 15,84 metroko jauzia egin zuen. Marka pertsonala egin zuen eta gainera, uztailean Estonian egingo diren 23 urtez azpikoen Europako txapelketarako gutxieneko marka egin zuen.
Tolosan Gipuzkoako txapelketa
Tolosan Gipuzkoako gazte mailako txapelketa jokatu zuten domekan. Istar Dapenak 4,5 metroko pertika-jauzia egin zuen, eta urrezko domina lortu zuen. 100 metroko lasterketan Ibai Fernandezek urrea irabazi zuen 11,38ko denbora eginda, eta marka pertsonala hobetu zuen. Bigarren postua Eneko Carrascalek lortu zuen 11,39ko denbora eginda. Carrascalek ere bere marka pertsonala hobetu zuen. Biek ala biek egin zuten Espainiako txapelketarako gutxieneko marka –11,50–. 11. postuan David Gartzia geratu zen, 12,19ko denbora eginda. Iñigo Uribarrenek abiadura neurtzeko kontrola egin zuen: 11,27ko denboran egin zituen 100 metroak Uribarrenek.
400 metroko lasterketan Daniel Martinezek urrezko domina lortu zuen. 52,32ko denbora egin zuen baina ez zuen Espainiako txapelketa jokatzeko gutxieneko denbora egin –51,50–.
Ciudad Realen Carrascal eta Fernandez
Hurrengo aste bukaeran izango dituzten txapelketak: Ciudad Realen gazte mailako txapelketa jokatuko dute. Eneko Carrascalek luzera-jauzian eta hiruko-jauzian parte hartuko du eta Ibai Fernandezek 100 metroko lasterketan.
Promesa mailan
Promesa mailan, Maialen Axpek eta Malen Ruiz de Azuak Tarragonan izango dute saioa: 410 metroko jauzia eginda joango dira. Iñigo Uribarren ere han izango da, hiruko jauzian duen 15,84 metroko markarekin. Hiruek dute Estoniako txapelketara joateko gutxieneko marka. Eneko Carrascal 16 urtez azpikoen Europako txapelketa jokatzeko lehen hautaketan aukeratua izan da.