Sanjuanak 2015 Arrasaten

Governors eta Anger taldeek gaua berotu dute Arrasaten

Josu Bilbao 2015ko eka. 21a, 11:31

Governors taldearen emanaldia, txosnagunean.

Txupinazioa, trikitixak, poteoa, herri bazkaria eta 'Las Fellini'ren show-aren ostean, Arrasateko taldeek eskaini zituzten kontzertuekin hasi zen San Juan jaietako lehenengo gaua txosnagunean.

Anger eta Governors taldeek kontzertuak eskaini zituzten zapatuan, txosnagunean, sanjuanetako lehenengo gauean. Anger talde beteranoa jotzen hasi zenean giroa pixka bat hotz zegoen, baina apurka musikarekin berotzeko gai izan ziren. Gainera, azken diskoan atera duten Ruper Ordorikaren 'Zaindu maite duzun hori' kantaren bertsioa ere jo zuten, eta Jul Bolinagari eskaini zioten.

Governors taldeak ere kontzertu ederra eskaini zuen. Arrasateko taldeak teknikoki oso kontzertu borobila egin zuen, eta su eta ke efektuak ere ondo zaindu zituzten, beti bezala. Kanta berriak eta zaharrak nahastuta jo zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak