Dragoi Janaren menua betikoa izan zen: dragoi-okela piperrekin eta patatekin eta gazta eta menbrilloa. Afalostean, prestatutako gainerako ekintzak hasi ziren. Seigarren urtez Dragoi Trivial jolasa egin zuten, eta ondoren, Jose Mendizabal musikariak Erromeria.eus izeneko ikuskizuna eskaini zuen, soinuarekin eta beste hainbat musika-tresnarekin.