Sanjuanak 2015 Arrasaten

Giro polita Arrasateko Txakolin Egunean

Josu Bilbao 2015ko eka. 20a, 13:39

Debagoieneko hiru txakolin mota probatzeko eta pintxoak dastatzeko aukera izan dute arrasatearrek. Gainera, Guillermo Castaños enologoaren eskutik dastatzea egin dute.

Herritarrek hiru txakolin mota dastatzeko aukera izan du. Oñatiko Upaingoa eta Murgialdai txakolinak, eta Arrasateko Otxia, Artazubiaga baserrikoa. Gainera, txakolinarekin dastatzeko pintxo bereziak prestatu dituzte.

Gainera, Guillermo Castaños enologoak hiru txakolinen dastatzea egin du herritarrekin batera, eta bakoitzaren berezitasunak azaldu ditu. Enologoaren ustez, "kostaldeko txakolinekin alderatuta, bertakoak ezberdinak eta bereziak" dira.

Txakolin postuen ondoan, Arrasateko Baserriko Produktuen Azoka egon da, eta herritarrek baserrietako hainbat produktu erosi ahal izan dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak