Sanjuanak 2015 Arrasaten

Anabel Mondragonek irabazi du Sanjuanetako tenis txapelketa

Josu Bilbao 2015ko eka. 20a, 11:37

6-4 eta 6-3 nagusitu da Itxaro Aiesaren aurka, emakumezkoen finalean. Gizonezkoen finala Eneko Ugaldek eta Jose Caballerok jokatuko dute domekan, 10:00etan.

Anabel Mondragonek irabazi du Sanjuanetako tenis txapelketa, Itxaro Aiesari 6-4 eta 6-3 irabazita, egubakoitzean jokatutako finalean. Gizonezkoei dagokionez, Eneko Fernandez lesionatu egin da, eta Eneko Ugaldek lortu du finalerako txartela. Beste finalerdian ere arazoa izan du Aitor Magallanesek, eta Jose Caballerok jokatuko du finala. Eneko Ugalderen eta Jose Caballeroren Gizonezkoen finala, domekan, 10:00etan jokatuko da.

Oñatiko Udaberri Txapelketa

Aurreko asteburuan Oñatin Udaberriko Tenis txapelketako finalak jokatu ziren. Bertan, AKE elkarteko bi jokalarien arteko finala izan zen. Aitor Magallanes aretxabaletarra izan genuen garaile, Arrasateko Kepa Aranbarriri 6-4,6-3 gailenduz.  3. eta 4. postuetako partidan, Jesus Kortabarriak irabazi zuen eta kontzolaziozko koadroan Alberto Muñozek, biak Oñatiarrak.

Padel Txapelketa

Padelean ere, Sanjuanetako AKE Padel Txapelketa jokatzen ari da. Tenisean bezala, igande honetan 10:00etan izango dira finalak (Jorge Aranes/Patxi Vallejos vs Pedro M. Jauregi/Jesus Martin). Kontsolazio txanda ere egongo da (Mikel Mondragon/Jokin Pavo vs Unai Juaristi/Txope Gorosabel).

 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak