Ertzain-etxeak lapurretak saihesteko gomendioen kartelak banatuko ditu

Josu Bilbao 2015ko eka. 20a, 10:55

Ertzainak kale zaintza egiten.

Jaietan bereziki lapurretak ekiditeko gomendioen kartel bat banatuko du Ertzaintzak Arrasateko ostalarien, dendarien eta herritarren artean.

Poltsen, mugikorren edo diru-zorroen lapurretak saihesteko emango ditu gomendioak Deba Urolako ertzain-etxeak. Herritarrei arreta mantentzea eta lapurretak saihesteko neurriak hartzea eskatu zaie, San Juan jaietan jendetzaren artean gehiagotu egiten dira-eta. Horretarako diru-zorroa eta mugikorra barneko poltsikoetan gordetzea, eta poltsa edo gaineko arropak zainduta izatea gomendatzen dute. Poltsa beti itxita eta gorputzaren aurrealdean mantentzea ere gomendatzen du Ertzaintzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak